|
|
|
ZER EGIN BEHARKO LUKE EUSKALERT-EK ERASO BAT ANTZEMATEAN?
%43-k uste du partehartzaile guztiei berri ematea izan beharko lukeela Euskalert-ek eraso baten aurrean egin beharreko. Proiektuaren web orria horretarako sortuko da. Herenak baino gehiagok uste du Euskalert-ek gida edo laguntzaren bat eskaini beharko lukeela erasoaren aurrean zer egin zehazteko. Puntu hau arreta handiz aztertu beharko da eskariak aseko dutien emaitza egokiena aukeratzeko.
ONDORENGOETATIK ZEIN ERABILI DUZUE?
Enpresa gehienek ez dute inoiz honeypot bat ezarri, honek instalatzeko errezeloak ekar ditzazkeelarik.
ADOS EGONGO ZINATEKEN HONYPOT BAT ZUEN ERAKUNDEAN EZARTZEAREKIN?
16 enpresetatik 5 ez daude ados honeypot-a ezartzearekin.
EZEZKOA ERANTZUNDAKO KASUAN, ZEIN DA HORRETARAKO ARRAZOI NAGUSIA?
Hori esateko arrazoi nagusienak, ez dakitela ezer honeypot-ei buruz edo ez dakite nola erabili behar diren edo ez luketela jakingo jasotako informazioarekin zer egin dira. Euskalert sistemak ez du administrazio bat eskatzen enpresaren aldetik, beraz ez da beharrezkoa jakitea nola erabiltzen den norbere enpresan ezartzeko. Jasotako informazioa ikusgai egongo da proiektuaren web orrian, baina egokiagoa izango litzateke enpresarentzat zerbait erabilgarriagoa egitea datu horiekin adibidez arauak edo suebaki sinadurak edo IDS.
ZER KONBENTSITU ZAITZAKETE HONEYPOT BAT EZARTZEKO?
ERAKUNDEAN HONEYPOT BAT EZARRI EZKERO, ERASOEN GAINEKO INFORMAZIO (ALERTAK, SINADURAK, ETAB.) ELKARBANATUKO ZENUKETEN(EMAN ETA JASO)
Ekipamendua ematea eta enpresarentzat informazio erabilgarri sortzea konbentsitseko modu egoki bat litzake. Euskalert-ek beharrezko ekipamendu guztia eskainiko du. Gainera enpresa guztiak Euskalert-ek jasotako informazioa elkarbanatzeko prest legozke.
ERASO BATEN INGURUKO ZEIN INFORMAZIO LITZAKE ERABILGARRIA?
Enpresa gehienek uste dute informaziorik erabilgarriena eraso mota eta batez ere erasoaren aurrean nola erantzun lirateke, baina baita IP helbidea eta jatorri geografikoa. Aurreragoko galdera batetan ere gehienek antzerako zerbait erantzun dute, beraz arreta berezia eskaini beharko zaio puntu honi.
ZE ALERTA MOTA GUSTATUKO LITZAIZUEKE ERASO BAT ANTEMAN EZKERO?
Alerta erabilgarriei dagokionez, uste dute e-mail eta web-aren aktualizazioa oso garrantzitsua liratekeela. Euskalert-ek bi mekanismoak eskaintzen ditu. SMS bidezko alerta kapazitatea ere aztergarria izango litzateke, enpresaren bat metodo honetan bereziki interesaturik balego.
ZE ERASO SINADURA MOTA LITZAKE ERABILGARRI?
Euskalert-ek sorturiko firmak suebaki eta IDS-entzat egokiak izan beharko lirateke.
ETORKIZUNEAN EUSKALERT-EKIN KOLABORATZEKO PREST?
|



























