|
|
|
ZURE ERAKUNDEAREN ZERBITZARI KOPURUA?
Ikertutako enpresen ia %80-k 20 zerbitzari baino gehiago dauzkate, asko 100etik gora edukitzera iristen direlarik. Ekipo kopuru altu honek trafiko asko dakar, non zati bat maltsurra izan daitekeen eta ondorioz Euskalert-entzat antzemangarria. Azpiegitura horri zerbitzari bat gehiago (Euskalert sentsorea) eranstea ez litzateke eragozpen bat izan behar, gutxiago beronen mantenketak ez duela lan gehigarririk soposatzen enpresarentzat.
ZENBAT DELEGAZIO DAUZKAZUE?
Enpresa gehienek gutxienez 10 delegazio dauzkate. Baina azpimarratu behar da baten bat 1000 edukitzerarte heltzen dela.
ZUEN ERAKUNDEKO ZERBITZARIETAN ERABILTZEN DEN SISTEMA ERAGILEAK?
Sistema eragilerik erabiliena Microsoft Windows da, Linux eta Unix-ez jarraiturik. Windows sistema eragilerik erabiliena izateak, bertan antzematen diren zaurkortasun kopurua handiagoa izatea dakar, eta ondorioz, sistema eragilerik erasokorrena eta erasotuena bilakatzen da. Euskalert-ek dakarren honeypot-ak Windows-en hainbat zaurkortasun antzemateko gailuak dakartza, zeintzuek Euskalert segurtasun sistema erabilgarri bat bilakatu dezaketen enpresa horientzat.
SEGURTASUN DEPARTAMENTU BAT AL DAUKA ZUEN ERAKUNDEAK?
Ia enpresen 2 herenak ez daukate soilik segurtasunera eskaintzen den segurtasun departamenturik. Euskalert-ek ez du enpresagandik administraziorik eskatzen, baina bere segurtasuna hobetzeko baliagarri izan daiteke segurtasun departamentu bat eduki gabe ere.
ZENBAT IP PUBLIKO DAUZKAZUE?
Enpresetatiki 3k 5 edo 6 IP publiko dituzte, gainerakoek 12 edo gehiaago dituzten bitartean. Normalean neurri erdi edo handiko enpresek egoera normalean behar dituzten IP publiko kopurua baino gehiago erreserbatzen dituzte, horregatik arrunta izan hori da horietako bat erabilpenik gabe aurkitzea. Euskalert-ek soilik bi IP publiko behar ditu enpresako, beraz erabilpenik ez daukaten horietako pare bat erabil ditzazke. |





















