|
|
|
|
“Gudaren artea iruzurrean datza”, Sun Tzu (500 A.C.)
Segurtasun informatikoaren munduan gero eta gehiago erabiltzen diren gailuak dira tranpa sistemak. Iruzurraren estrategia hau sareen eta sistemen babesera pasa daiteke. Gero eta gehiago jakin erasotzaileetaz eta eraso modu eta gailuez, hobeto babestu gaitezke. Jakituria hau lortzeko modu bat tranpa sistemak izan daitezke. Iruzurraren bitartez, erasotzailearen eraso moduak eta agian arrazoiak ere atera ditzazkegu, benetan produkzioan dagoen eta erasotua izan den gailu bat aztertu beharrik gabe. Horrela informazio hau existitzen diren teknologiak indartzeko erabili ahal izango da.
Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Segurtasun taldea garatzen ari den proiektu bat da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen du. Gainera Euskadiko hainbat enpresen laguntza dauka.
Proiektu honen helburu nagusia, Euskadin makina tranpen sare bat hedatzea da,zein sareko aktibitate kaltegarrien ikuspegi bezala erabiliko den.
Honek enpresa eta istituzioentzat alerta goiztiar sistema bat edukitzea ahalbidetuko du eta baita erasoen biltegi zentralizatu bat ere segurtasun telematikoaren eremuako ikerketa proiektuetan erabili ahal izango dena.
Helburu orokor honetara iristeko honako zatikako helburuak definitzen dira.
|
















