2010eko martxoan Berria egunkarian, Urko Zurutuzari eginiko elkarrizketa.
Zertan da zure taldea gauzatzen ari den tranpa makina esperimentua? Makinak dauzkagu jarrita hainbat enpresatan, Mondragon Unibertsitaterako egitasmoan. Ordenagailuak bezalakoak dira, Internetera konektatuta daude, eta erasoak pairatzen uzten ditugu. Tranpa makina esaten diegu, guk gero aztertu egiten ditugulako eraso horiek, hau da, sartzen diren birusak, zizareak eta bestelakoak. Badira lau urte jarrita dauzkagula, eta babesik gabe daude: partxerik gabe eta birusen aurkako programarik gabe. Berehala egiten diete eraso.
Kevin Mitnick, el ex-hacker más famoso, compartirá su perspectiva sobre la amenaza de la "ingeniería social", un tipo de ataque muy eficaz que explota el elemento humano de la seguridad corporativa.[...]
Además, contaremos con Urko Zurutuza, profesor-investigador de Mondragon Unibertsitatea que hablará del proyecto Honeynet, y con David Barroso, Director de S21sec e-crime, que hará un repaso de las amanezas exisitentes en Internet. Euskadi+innova
Goienkaria
TEKNOLOGIA > EUSKALERT > "Eraso informatikoak saihesteko sistema diseinatu du MUk"
Goi Eskola Politeknikoko Telematika eta Segurtasun taldea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin, eraso informatikoengatiko alerta sistema diseinatzen ari da. Euskalert da roiektuaren izena, eta zerbitzari ahulen sarea sortzeko asmoa du Euskadin, sareko jarduera gaiztoak behatzeko asmoarekin. ENPRESA ETA ERAKUNDEENDAKO. Piratei iruzur gitean datza, piraten erasoek nola funtzionatzen duten ikusteko eta horrela erasoak ekiditeko. Hain zuzen, Euskalert-ek denboraz funtzionatuko duen alerta sistema bat izatea ahalbidetuko die Enpresa eta erakundeei, baita erabilera zientifikoa duten erasoen biltegi zentralizatu bat izatea ere.