|
ZEIN ERABAKI HARTU BEHARKO LUKE EUSKALERT-EK ERASO BAT ANTZEMATEAN?
Inkestatuen %43ak uste du Euskalert-ek eraso baten aurrean egin behar duen ekintza nagusia proiektuko parte-hartzaile guztiak ohartaraztea dela. Proiektuaren webgunea horretarako prestatuko da. Heren bat baino gehiagok uste du Euskalert-ek gida eta/edo irizpideak eman behar dituela erasoari nola aurre egin esanez. Puntu hau arreta gehiagoz aztertua izago da eskaera hau beteko duen irtenbide bat bilatzeko. | HONEYPOT-IK ERABILI DUZU INOIZ EDO ERABILTZAN ARI ZARA? | ZEIN DA/ZEN HONEYPOT-AREN INTERAKZIO MALA?
| |  |
HAUETAKO ZEIN ERABILI DUZU?  Enpresen gehiengoak ez du inoiz erabili honeypot bat, zeinak instalatzerakoan mesfidantza ekarri dezakeen. ZURE ERAKUNDEAN HONEYPOT BAT EDUKITZEAREKIN ADOS AL ZEUNDEKE?
 16etako 5 enpresek ezezkoa eman dute erantzun bezala sortzen dituen kezkengatik. EZEZKOA ERANTZUN DEN KASUAN, ZEINTZUK DIRA HORRETARAKO ARRAZOI NAGUSIAK?  Horretarako ematen duten arrazoiak bi dira: Alde batetik, ez dakitela ezer honeypot-ei buruz edo ez dakitela nola erabiltzen diren; Bestetik, ez luketela jakingo zer egin lortutako informazioarekin. Euskalert sistema bat da zeinaren administrazioa ez den enpresaren gain hartzen eta, beraz, ez da beharrezkoa ezagutza handirik berau erakundean jarri ahal izateko. Euskalert-etik lortzen den informazioa eskuragarri egongo da proiektuaren webgunean-ean. Sistemak automatikoki IDS edo firewallentzako sinadurak sortuko balitu, laguntza handia izango zen erasoak ekiditzeko. ZERK KONBENTZI ZAITZAKE HONEYPOT BAT EZARTZEKO?
 ZURE ERAKUNDEAN HONEYPOT BAT INSTALATUZ GERO, PREST EGONGO AL ZINATEKE BEHAR BEZALA ANONIMIZATU ONDOREN ERASOEN (ALERTAK, FIRMAK...) BESTE ERAKUNDE BATZUEKIN ELKARBANATZEKO?  Ekipamenduz hornitzea eta enpresendako informazio erabilgarria sortzeak kezkatiak iritziz aldatzeko balio dezake. Euskalert-ek beharrezko ekipamenduaz hornituko ditu. Gainera, enpresa guztiak prest egongo ziren Euskalert-ek bilduko duen informazioa elkarbanatzeko. ERASO BATI BURUZKO ZE INFORMAZIO ESANGO ZENUKE ERABILGARRIA DELA?
Enpresa gehiengoak uste du informazio erabilgarriena eraso mota izango zela, batez ere, ze ekintza burutu honen aurrean, eta baita IP helbidea eta jatorri geografikoa ere. Aurreko galdera batetan ere gehienek antzerako zerbait erantzuten zuten, hau dela eta garrantzitsua da puntu hau azpimarratzea. ZE ALERTA MOTA NAHIAGO ZENUKE ERASO BAT GERTATZEKOTAN?  Baliagarritzat jotzen dituzten alerta moten artean email-a eta web-aren eguneratzea daude. Euskalert-ek alerta mekanismo biak ematen ditu aukeran. SMS bidezko alerta zerbitzu bat ere aztertu daiteke norbait ineresatuta izanez gero. ERASOAREN ZE FIRMA MOTA NAHIKO ZENUKE?
 Euskalert-ek sortuko dituen sinadurak firewall eta IDS-endako egokiak izan beharko dira. ETORKIZUNEAN EUSKALERT-EKIN KOLABORATZEKO INTERESIK BA AL DUZU?  |