Menu Nagusia
Home
Estatistikak
Inkesten Emaitzak
Deskargak
Euskalerti buruzko FAQ
Lekuaren Mapa

    


 

 

Online dauden Erabiltzaileak
 
Monitorizazioari Buruzko Gaiak

 

ZEIN GARRANTZIA DU SISTEMAREN MONITORIZAZIOAK ZURE ERAKUNDEAN?

 

 

Enpresetako ia %80ak uste du bere sistemaren monitorizazioa garrantzitsua, oso garrantzitsua edo kritikoa dela. Eskalert-ek modu esanguratsu batean lagunduko du zeregin hori errezagoa eta eraginkorragoa egiten, eta monitorizazio informazio askoz garbiagoa, ulergarriagoa eta erabilgarriagoa emango du.

 

 

ZEIN DA GAUR EGUN ZURE ERAKUNDEAN ERABILITAKO SEGURTASUN/MONITORIZAZIO MEKANISMO EDO ERRAMINTA?

 

 

Aztertutako enpresetan gehien erabilitako segurtasun sistemak firewall-a eta antibirus-a dira, mekanismo biak guztiz bateragarriak Euskalert-ekin. Eskolaz aparte, beste inork ez du inoiz honeypot bat erabiltzen.Honelako berrikuntza bat enpresan sartzeak batzutan beldurra eragiten du baina bestalde aukera oso ona dela uste dugu.

 

 

ZURE AZPIEGITURAREN AURKAKO ZEIN ERASO IDENTIFIKATU AHAL IZAN DITUZU?


 

Enpresek beraien erakundearen kontra antzeman duten eraso gehienak spam, birus/xixareak eta eskaneoak izan dira, azken bi hauek Euskalert-ek antzeman eta batzutan saihesten dituelarik. Neurri txikiago batean DDoS erasoak eta intrusioak eman dira,  eta Euskalert  hauen antzemate eta prebentziorako prest legoke.

 

 

ZEIN MOTATAKO APLIKAZIO/ZERBITZUAK DIRE ERABILIENAK ZURE ERAKUNDEAN?

 

 

Enpresetan gehien erabiltzen diren aplikazioak ohiko FTP, HTTP, SNMP, SSH/TELNET, etab. dira. Nepenthes-ek modulo eran zerbitzu hauen kontrako erasoak antzemateko mekanismoak ditu zeinak mota hauetako konexioak kudeatzen dituzten, eta  Nepenthesen web ofizialetik jaitsi daitezkeen.

 

 

ZER LORTZEN DUZU MONITORIZAZIOARENGADIK?


 

Monitorizazioak enpresa gehienei erroreen diagnostikoa, sarearen errendimenduaren problemen ebazpena eta intrusioen antezematea eskaintzen die. Euskalert azken honetarako prestatuta dago batipat.

 

 

EUSKALERT-EK INTERNETEN ZABALTZEN ARI DIREN ZIBER-ERASOEN MAILA LOKALEKO ALERTA GOIZTIAR SITEMA BAT DU HELBURU. ZEIN ESANGO ZENUKE IZAN BEHAR DELA HORRELAKO ZERBITZU BATEN ERANTZUN DENBORA?

 

 

Inkestatuen erdia baino gehiagok uste du 10-30 minutu izango zirela erantzute denbora egokia mota honetako sistema batentzako. Erasoak momentuan erregistratzen direnez datu base zentralizatuan, erasoei buruzko informazioaren publikazioa webgunean 10 minutu baino gutxiagoro berritu beharko zen, guztiz bidegarria dena.

 

 

ZURE ERAKUNDEAN, NORK KUDEATZEN DU SEGURTASUN MONITORIZAZIO INFORMAZIOA?


 

Gehienek uste dute informazioa eskuragarri egon behar dela sare administrazioaren arduradunendako. Euskalert zabalik dago zentzu horretan, eta erasoei buruzko informazioa edonork ikusi ahalko du (behar bezala anonimizatuak biktimari buruzko daturik ezagutu ez dezaten). Hala ere, enpresa bakoitzak zehastasun gehiagoz jasoko du informazio hau beraiek jasandako erasoei dagokienez.

 

 

ERASO POTENTZIAL BATEN ALERTA EGOKI BAT SORTZEKO ZENBAT HONEYPOT BEHAR DIRELA ESANGO ZENUKE?

 

 

Inkestatuen heren batek baino gehiagok ez daki edo ez du erantzuten beharrezko honeypot kopuruari buruzko galderari. Honek argitarazten du gaiari buruzko ezjakintasun pixkat dagoela. Ia beste heren batek uste dut beharrezkoak direla hogei baino gehiago. Hasiera batean instalatu behar diren honeypot kantitatea 15 bat izango dira, korrelazio lanak aurrera eramateko nahikoa.

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Copyright - Mondragon Unibertsitatea - Telematika Taldea

 

 

Powered by - Joomla!