Menu Nagusia
Home
Estatistikak
Inkesten Emaitzak
Deskargak
Euskalerti buruzko FAQ
Lekuaren Mapa

    


 

 

Online dauden Erabiltzaileak
 
Erakundeen Azpiegitura

 

ZURE ERAKUNDEAREN ZERBITZARI KOPURUA?

 

   

Aztertutako enpresen ia %80ak 20 zerbitzari baino gehiago ditu, askok 100 baino gehiago izanez. Honelako makina kantitateak trafiko handia sortzen du, zein zati batean maltzurra izan daitekeen Euskalertek antzeman ahal dezakalarik. Euskalert sensorea enpresako sarean instalatzeak ez du lan karga handia suposotzatzen. 

 

 

ZENBAT URRUNEKO GUNE DITU?

 

 

Enpresa gehienak 10 urruneko leku baino gutxiago dituzte. Hala ere, azpimarratu beharra dago batenbat 1000-ra heltzen dela. 

 

 

ZURE ERAKUNDEAREN ZERBITZARIETAN ERABILITAKO SISTEMA ERAGILEAK?


 

Gehien erabiltzen den sistema eragilea Microsoft Windows da, Linux eta Unix atzetik dituela. Windows sistema erabiliena denez bertan antzematen diren ahultasunak handiagoak dira eta, beraz, sistema eragile erasogarriena eta erasotuena bihurtzen da. Euskalert-ek duen honeypot-a (Nepenthes) Windows-en oso ezagunak diren ahultasun ugari antzemateko mekanismoak eskaintzen ditu, honela Euskalert segurtasun sistema baliagarri bat bihurtuz enpresa hauentzat. 

 

 

BA AL DAGO ZURE ERAKUNDEAN SEGURTASUN SAILIK?

 

 

Enpresen ia bi herenak ez du lan honetara soilik dedikatzen den segurtasun departamendurik. Euskalert, dena den, administraziorik behar ez duen sistema bat da, eta segurtasun departamendu bat izan gabe ere segurtasun neurria handitu dezake.

 

 

ZENBAT IP PUBLIKO DITU ERAKUNDEAK?


 

Enpresetako hiruk 5 edo 6 IP publiko dituzte, besteak 12 edo gehiago dituzten bitartean. Orokorrean, tamaina erdiko eta handiko enpresek erreserbatzen dituzten IPak normalean erabiltzen dituztenak baino gehiago izaten dira eta batzuk, gainera, ez dira erabiltzen. Euskalert-ek soilik enpresako bi IP publiko bat behar ditu, beraz, hau ez da sistema instalatzeko ostopo bat izango. 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

Copyright - Mondragon Unibertsitatea - Telematika Taldea

 

 

Powered by - Joomla!