|
"Gerraren artea iruzurrean oinarritzen da", Sun Tzu (500 K.A.)
Iruzur sistemak segurtasun informatikoaren munduan gorantz ari den erraminta bat osatzen dute. Iruzur estrategia hau sareen eta sistemen defentsara eraman daiteke. Zenbat eta gehiago ezagutu erasotzaileen jokaera, metodoak eta herramintak, orduan eta hobeto babestuko gara. Ezagutza hau lortzeko erabil dezakegun baliabideetako bat iruzur sistemena da. Iruzurraren bidez erasotzaileak erabiltzen dituen erramintak ezagutu ditzakegu eta, agian, bere arrazoiak ere bai. Guzti hau produkzioan dagoen sistema konprometitu gabe. Honela informazio hau beste teknologia batzuk hobetzeko erabili dezakegu. Euskalert, Mondragon Unibertsitateko Telematika eta Segurtasun Taldeak burutzen duen proiektu bat da eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantziatua dago. Honetaz gain, Euskadiko hainbat enpresen eta instituzioen interes gabeko parte-hartzea du. Proiektu honen helburu nagusia Euskadin iruzur makinen sare bat sortzea da sareko aktibitate maltzurraren behatzaile bezala erabiltzeko. Honek aukera emango du enpresa eta instituzioentzat alerta goiztiar sistema bat edukitzeko, baita erasoen biltegi zentralizatu bat izateko segurtasun telematikoaren arloan ikerketa zientifikokoa aurrera eramateko. Helburu nagusi honetara heltzeko, hurrengo helburu partzialak zehazten dira. - Gure inguruko monitorizazio beharrak identifikatzea.
- Erasoen, xixareen eta spam-aren identifikazioan lagunduko duen honeypot sistema bat diseinatzea eta ezartzea.
- Datuak biltzea, joerak aztertzeko eta emaitzak alderatzeko.
- Webgune bat garatzea, non antzeman den aktibitatearen emaitza estatistikoak bilduko diren.
- Eraso automatikoen identifikaziorako eta sinadura sorkuntzarako teknikak garatu.
- Proiektuaren emaitzak hedatzea, softwarea eta aurretik anonimizatutako trafikoa barne, NREN-en, ISP-en, CSIRT-e, eta sareko segurtasun analisten eta entitate parte-hartzaileen artean.
|